Herriak >>
Manuel Larramendi Kultur Bazkuneko Zuzendaritza Batzordeak, 2010eko abenduaren 13an egin zuen bileran, aho batez erabaki zuen
Antselmo Larrarte Roteta jaunari AIURRI Ohorezko Aipamena 2010 ematea, Larraulen, bertako usadioak, ohiturak eta gizaldiz gizaldi
eratorritako bizimodua herritarrei eta belaunaldi berriei ezagutzera ematen AIURRI hamaboskarian hamasei urtetan egin duen lan bikainaren eskerronez, bere ahalegin eskuzabalak Larraulgo herriaren
oroimen historikoa bizkortzeko eta oroitzapen sorta zabala
gordetzeko ezinbesteko gertatu delakoan.
Larraul, 2011, martxoak 24. +Gehiago irakurri
Esku artean duzunari Larraul, historia baten hasiera izenburua eman nahi izan diogu berariaz. Egileak, eskura izan dituen agirien argitara, gaur egungo Larraul herria osatu zuen etnos edo gizatalde aitzindaria nola bildu eta finkatu zen jakitera ematen ahalegindu da, artzaintza jarduerak eta artzaingoak horretan izan zuten pisua, eta herriak apurka-apurka beretzat behar zuen gutxieneko egitura nola antolatu zuen: San Esteban eliza, Iibeltz burdinola eta Txuringadi errotaren eraikuntza...
Horretarako, XVI mendetik XVIII mendera bitarteko aldia aztertu du eta herriari zerbitzu orokorra ematea eginkizun zuten eraikin horiek ardatz harturik Larraulgo herriaren aldi horretako historia taxutzeko hari-mataza askatzen ahalegindu da. Larraulgo udaletxearen suteetako ilinti batzuk eta hainbat eranskin dira egileak irakurlearen esku jarri dituenak, gainera, horiei esker Larraulgo historian erruz sakontzeko aukera izango dugu.
1998 urtean hasi ginen Santa Agedako erronda kalez kale egiten. +Gehiago irakurri
1998 urtean hasi ginen Santa Agedako erronda kalez kale egiten. +Gehiago irakurri
Manuel Larramendi Kultur Bazkuna
Zizurkil
Andoain
Urnieta