Herriak >>
Lumane izeneko argitalpenaz MLKBak Amasa eta Villabonako iragan hurbilaren berri eman nahi izan zien amasar eta villabonatarrei. Oso kontuan izan behar dugu XX. mendean zehar gure gizartea eta gure herriak inoiz ez bezalako abiadan aldatu zirela, bai ohiko bizitza eta lana egiteko garaian teknologiak aurrerapauso ikaragarriak izan zituelako bai, neurri batean horren eraginez, pentsamendu garaikideak aurreko mendeetakoarekiko haustura eta aurrerabide ikaragarria ekarri zuelako. Kontua da, azken finean, ezinbestekotzat jotzen genuela iraultza etnografiko horrek ekar zezakeenaren aurrean iraganeko aztarna ezagutzea aldaketa garai hori hala aurretik nola ondorenean ere ongi ezagutu dutenengandik lehen eskuko informazioa jasoz.
Gure saio horrek bazuen aurrekaririk: izan ere, beste horrenbeste egin genuen Andoainen 1998-2000 urte bitartean Atzoko Andoain eta andoaindarrak izenburuko argitalpenarekin.
Lumane hilean behin argitaratuz, hiru helburu bete nahi genituen:
Lumane izeneko etxea Villabonako parroki berriaren ondoan zegoen, saihets batean, eta Amasa eta Villabonaren arteko muga egiten zuen. Gaur egun desagertua da, geroztik herrian beste etxe batek haren izena hartu zuen arren. Hortik hartu zuen izena gure aldizkariak, 2004-2006 urte bitartean denetara 20 zenbaki argitara eman zituena, zenbaki bakoitzetik 1400 ale argitaratuz.
Ainhoa Arozena Gabirondo villabonatarrak zuzendu eta idatzi zuen argitalpena eta honako herritarrek esku hartu zuten bere lekukotasuna emanez:
Manuel Larramendi Kultur Bazkuna
Zizurkil
Andoain
Urnieta