Jarduerak >>
1994an sorturikoa Beterri-Aiztondoko hamaboskaria da, herri horietan guztietan harpidedunei banatzen zaiena.
2004an, berriz, Andoainen eta Urnietan –Beterri-Buruntza– Aiurri astekaria sortu zuen, astero-astero argia ikusten duen tabloide formatoko astekaria. Beraz, Beterrin, Aiztondo eta Buruntza eskualdeen arteko lotura edo gontz izateaz gain herri nagusi den Andoainen, hamaboskaria –aldizkari formatoan– eta astekaria, biak ala biak jasotzen dituzte harpidedunek.
Aiurri bada ere etxeko txikienei, 4 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzenduriko marrazki eta jolas aldizkaritxoa, Aiurri-txiki izenekoa, urtean lautan argia ikusten duena. Beterri-Aiztondo eta Beterri-Buruntza osoan banatzen da, baita Euskal Herrian barrena beste hainbat lekutan ere, bereziki ikastetxeen bitartez. Sarean ikusi ahal izateko www.aiurritxiki.com-en egizu klik.
Aiurrik, gainera, bere urtekaria ere badu, aldizkari formatoan eskualde osoan banatu ohi dena urtarrilean.
Azkenik, Aiurri.com webgunea aipatu behar dugu eta egitasmoan dugun Aiurri.tv. Aiurri.com webguneak Aiurriren unibertso osoa hartzen du, alegia, Beterrin hartzen dituen zazpi herriak, eta hainbat urte dira beterritar askoren etxeetan zabaltzen dela unean uneko albiste eta informazioa eskuratzeko. Aiurri.tv oraindik prestatzen ari gara eta ezin ikusiko duzu oraingoz.
www.aiurri.com gunera joateko egizu klik hemen eta bertan izango zara!
Mila esker zure arretagatik!!

1
Otso beltza
2
Agustin Leitza
3
Berez behar Villabonakoa
4
Axeri-Dantza
5
Migel Otegi, Txinako zizurkildarra
6
Pepe Andoain
7
Herio
8
Euskaldunen errebotea
Manuel Larramendi Kultur Bazkuna
Zizurkil
Andoain
Urnieta